Azkeneko urteotan teknologiako proiektuen txostenak egiteko wikiak erabilli izan ditut. Tresna erraza eta potentea da eta eduki anitzak erabiltzeko balio du, Nik
wikispaces erabili dut, K12 eskoletarako
premiun zerbitzuak dohainik eskaintzen dituzte eta inolako iragarkirik gabeko wikiak izateko aukera ematen dizu. Baina azken bolandan
google sites-ekin marikoneatzen hasi naiz eta egia esateko nahiko potentea dela iruditu zait. Wikia steroideetan dela esango duke. Wikiaren funtzionamenduaz aparte google docs pakete osoa uztartu daiteke horrek suposatzen duenarekin, picasa, google videos, docs, spreadsheets, calendar... azken finean talde lanerako gune super potentea izan daitekeen paketea lortu ahal dugu oso prezio onean. Nire zalantza bakarra idazkera zientifikoa erabiltzeko modurik dagoen jakitea da, horretaz aparte nahiko kañerua iruditzen zait.
Ikasgaia googlezteko esperimentua buruan dabbilkit, google soilik, google + moodle, moodle eta kito... zuetariko norbaitek frogatu du? frogatzeko asmoa du?
Iruzkinak gehitzeko, DBHko Teknologia(r)en partaide izan behar duzu.
Sare honen partaide egin