DBHko Teknologia

Teknologia irakasleen topagunea

Beno, buelta asko eman eta gero LEGO MINDSTORMS-ak erostea erabaki dut eta jadanik ikastolan dauzkat. MINDSTRORMS Education bertsioa erosi dut pieza gehigarrien kutxa bereziarekin. Bi kit erosi ditut eta guztira ez da 800 €tara iritsi.
Nire asmoa DBH4 teknologian erailtzea da, aurten talde txiki bat daukat 11 ikaslerekin eta nire ustez bi robotekin moldatuko gara.
Nire helburua roboten programazioa lantzea da eta horretarako LEGOak apartak dira. Sistemak programazio tresna bisuala dakar, nahiko intuitiboa eta aukera potenteak eskaintzen ditu. Muntaketa ondo dokumentaturik dator eta beraz nahiko erraz egiten da.
Momentuz lehen kontaktuarekin nabil baina prozesuaren berri emango dizuet argazkiak eta guzti.

Partekatu 

Iruzkin1

Karlos Sukunza Karlos Sukunza(e)n iruzkina otsaila 24, 2009(e)n. Ordua: 17:28
Nik aurten robotika lantzeko picaxe plaka erabiliko dut. Talde txukuna dut ere eta emaitza politak lortzeko esperantzakin nabil. Nere azkeneko hiru ikasturtetan zuzendaritzan egotea okerrena izan da, tailerrean orduak sartzeko aukera kendu dit honek eta zaila egin zait bai neumatika eta bai robotikari "potente" heltzeko. Ea gutxinaka...

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, DBHko Teknologia(r)en partaide izan behar duzu.

Sare honen partaide egin

Acerca de

Iburgoa Iburgoa creó esta red social en Ning.

¡Crea tu propia red social!

© 2009   Creado por Iburgoa en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio