Amaitu da ikasturtea eta izenburuak adierazten du ederki nere egoera...
Ikasle talde polita izan dut eta horregatik (Jokini etzaio gustatzen...) piszinara bota naiz; Baliabide digitalak txertatzeko eta hauen ezaugarriak aprobetxatzen transmititzen saiatu naiz. Oinarrizko konpetentziak garatzen, ikt, talde lana,... kontua da ikasketa buru bezala ez diodala nahiko denbora eskeini eta azkenean ezin gustora geratu!
Kurtso hasieran
site hau egin nuen eta ikasleekin lantzen joan ginen; helburuetako bat ikasleentzat ezaguna izatea zen. Hurrengo pausua ikasleak beraiek eraikitzea izan zen. Kuriosoa izan zen egoera: teknologiako irakasle batzuri googlesites azaltzeko hiru ordu behar izan nituen (teorian gainetik) baina ikasleekin ordubeten bere kabuz aritzeko kapazak ziren... eta azkenean nik azaldu ez diedan aukerak ere erabili dituzte.
Hau da landu duten sitea. Ea zer iruditzen zaizuen. Kritikatu!
Iruzkinak gehitzeko, DBHko Teknologia(r)en partaide izan behar duzu.
Sare honen partaide egin