DBHko Teknologia

Teknologia irakasleen topagunea

Blog Guztietako Bidalketak (6)

Karlos Sukunza Ezintasuna

Amaitu da ikasturtea eta izenburuak adierazten du ederki nere egoera... Ikasle talde polita izan dut eta horregatik (Jokini etzaio gustatzen...) piszinara bota naiz; Baliabide digitalak txertatzeko eta hauen ezaugarriak aprobetxatzen transmititzen saiatu naiz. Oinarrizko konpetentziak garatzen, ikt, talde lana,... kontua da ikasketa buru bezala ez diodala nahiko denbora eskeini eta azkenean ezin gustora geratu! Kurtso hasieran site hau egin… Jarraitu

Karlos Sukunza(e)k ekaina 25, 2009(e)n gehitua. Ordua: 20:24 — Ez dago iruzkinik

Iburgoa Datorren urterako asmoak eta ekimenak

Aurten moodlerekin DBH3 eta DBH4n hasitako bidea DBH1 eta DBH2n jarraitzeko asmoa daukat. Eta ez edonla, DBH1 mailan orain arte erabilitako Teknologiako liburua OSTADAR/Moodle konbinaketa batekin ordezkatuko dut. Horretarako ikastolak aurten erositako IKASYS karritoko netbook-ak erabiliko ditut. Momentuz OSTADAR guneko materiala aztertzen eta aukeratzen nabil. Posible bada, uda onetan moodlerako prestatuko dut irailean asteko asmoz. Zergatik? Pasa de ikasturtean DBh1 teknologia bi ordutik batera… Jarraitu

Iburgoa(e)k ekaina 22, 2009(e)n gehitua. Ordua: 13:06 — Ez dago iruzkinik

Iburgoa LEGO MINDSTORMS

Beno, buelta asko eman eta gero LEGO MINDSTORMS-ak erostea erabaki dut eta jadanik ikastolan dauzkat. MINDSTRORMS Education bertsioa erosi dut pieza gehigarrien kutxa bereziarekin. Bi kit erosi ditut eta guztira ez da 800 €tara iritsi. Nire asmoa DBH4 teknologian erailtzea da, aurten talde txiki bat daukat 11 ikaslerekin eta nire ustez bi robotekin moldatuko gara. Nire helburua roboten programazioa lantzea da eta horretarako LEGOak apartak dira. Sistemak programazio tresna bisuala dakar, nahiko… Jarraitu

Iburgoa(e)k urtarrila 22, 2009(e)n gehitua. Ordua: 11:51 — Iruzkin1

Iburgoa Txostenak egiteko tresna digitalak

Azkeneko urteotan teknologiako proiektuen txostenak egiteko wikiak erabilli izan ditut. Tresna erraza eta potentea da eta eduki anitzak erabiltzeko balio du, Nik wikispaces erabili dut, K12 eskoletarako premiun zerbitzuak dohainik eskaintzen dituzte eta inolako iragarkirik gabeko wikiak izateko aukera ematen dizu. Baina azken bolandan… Jarraitu

Iburgoa(e)k urtarrila 22, 2009(e)n gehitua. Ordua: 11:48 — Iruzkin1

Karlos Sukunza Robotika

Ea datorren urtean atal honi denbora gehiago eskaintzeko aukera daukagun. Jarraitu

Karlos Sukunza(e)k abendua 23, 2008(e)n gehitua. Ordua: 0:21 — Ez dago iruzkinik

Iburgoa DBHko Teknologia sare soziala jaio da.

DBHko Teknologiako irakasleok sarritan esperientziak, ideiak, praktika onak, zalantzak, tresnak eta horrelakoak partekatzeko premia sentitzen dugu, baina hori sarritan zaila izaten da. Departamenduak, gehienetan, pertsona bakarrekoak izanik sarritan isolamendu sentsazioa izaten dugu eta lan eskergak egin behar ditugu gurpila etengabeki berrasmatzeari. Hori ekiditeko eta irakasleen arteko informazio elkar trukaketa errazteko asmoz sare sozial hau sortu dut. Jarraitu

Iburgoa(e)k urria 9, 2008(e)n gehitua. Ordua: 10:12 — Ez dago iruzkinik

Acerca de

Iburgoa Iburgoa creó esta red social en Ning.

¡Crea tu propia red social!

© 2009   Creado por Iburgoa en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio