Ba daramat urte pare bat robotikarekin sartzeko asmoekin eta azkenik baliabideak lortuko ditudala dirudi. Ikasturte honen hasieran Garatuko Robotika ikastaro bat egin dut eta bertan ataza paralelo bitarteko kontrola,
PICAXE plaka eta
pic16f84a txiparen erabilera landu dugu.
Egia esateko azken boladan egin dudan ikastarorik onena izan da, eta nahikotxo egin ditut.
Robotika atal oso interesgarria da eta konpetentzia pilo bat lantzeko balio duenez saltsa horretan sartzea ezinbestekoa iruditzen zait.
Nire baliabide fisikoak direla eta, eta 2. zikloa programazioarekin lotuta dagoenez (manipulazioa teorikoki 1. zikloarekin lotuagoa dago) muntatzeko eta desmuntatzeko errazak diren sistema bat bilatu dut, berrerabilgarria eta erraza gordetzeko. Merkatua pixka bat aztertu eta gero
LEGO Mindstorms kitak erabiltzea erabaki dut. Arazo nagusia prezioa da kit bakoitzak pieza gehigarri batzuekin 440 € inguru balio ditu, ez da inbertsio makala.
Bi kit erosteko baliabideak lortu ditut eta horretan nago, lortu bezain pronto kutxa zabaltze jaia egingo dut eta dokumentatuko dut. Nire asmoa DBH4. mailako ikasleekin erabiltzea da, talde txikia da eta nahiko jatorrak dira beraz problema handirik ez izatea espero dut.
Egunean mantenduko zaituztet.